XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
Hitz horiexek esan zizkian.
Begira, orain hiru urte, beste itsasuntzi batean nintzela, uharte hau begiztatu genian.
Kapitaina ez huen batere gustora, baina nire adiskide guztiak konforme hituen eta jaitsi egin gintuan.
Hamabi egun pasa genizkian haren bila, eta egunak joan eta egunak etorri, eta itsusikeriarik haundienak entzun behar nik, harik eta, azkenean, goiz zorioneko batez, gizon guztiak itsasuntzira igo ziren arte.
Begira, Jim, hiru urte bota dizkiat hemen, eta hasieratik hasi eta gaur arte kristau mokadu bakar bat ez diat probatu.
Baina, zera, begira; begira niri.
Mariñel arrunt baten itxura hartzen al didak?
Ez, esango didak hik.
Izan ere, ez ninduan mariñel arrunta, esango diat nik.
Eta hartan, begiaz keinu egin, eta berealditako atximurra egin zidan.
- Hik esaizkiok hitz horiexek hire Squire horri, Jim
Hiru urtez bera izan da uhartean gizon bakarra, gau eta egun, hotz eta bero; eta batzutan zer gogoratuko eta errezo bat
Eta orduan holakoxe atximur bat egingo diok.
Eta atximur egin zidan ostera konfidantza osoz.
- Gero
- Begira
Baina hori da gutxienekoa; kontua zera da, nola itzuli behar dut itsasuntzira?